1984ko azaroaren 20an, Santi Brouard tiroz hil zuten bere pediatria kontsultan. Julian Sancristobal Espainiako estatuko Segurtasun idazkariak agindua eta dirua eman zion Rafael Masa poliziari, eta horrek Luis Morcillori eta Rafael Sanchez Ocañari ordaindu zien hilketagatik. Brouarden heriotzak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian. HASI alderdiko lehendakaria, HBko mahai nazionaleko kidea, Bilboko alkateordea, parlamentaria, mediku pediatra… Bere karisma eta konpromisoagatik, Euskal Herriko hainbat familia politikotan itzal handia izan zuen Brouardek. Horiekin batera, politikari lekeitiarraren beste ezaugarri ezezagunago batzuk ere jaso ditu komiki honek, adiskide eta mediku hurbila, txantxazalea, irakurle amorratua eta euskaltzale petoa ere izan baitzen. Horrela, Adur Larreak eta Harkaitz Canok fikzioaren bidez lortu dute Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzea, ekinbide publikoa eta bizitza pribatua jostea, iragana eta oraina lotzea, garai baten kontaketa bizia marrazteko.
Tres historias que exploran la intimidad, la memoria y las sombras que nos habitan
Harkaitz Cano (San Sebastián, 1975) es escritor y traductor. Traducidas al castellano, pueden leerse las novelas Jazz y Alaska en la misma frase (Seix Barral, 2004), El filo de la hierba (2006) y Twist (Seix Barral, 2013), que fue galardonada con el Premio de la Crítica en euskera, el Premio Euskadi de Literatura, el Premio de los Libreros de Bizkaia y el Premio Beterri de los lectores. Es guionista de cómic y letrista de numerosos grupos de la escena vasca. Su obra, galardonada en tres ocasiones con el Premio Euskadi, ha sido traducida a una docena de idiomas.