Nerabezaroa atzean utzi eta gaztaro betean sartzen ari den neska-mutil koadrila baten inguruan girotu du Arrate Egañak nobela hau. Bizi Taupadak sailaren 11.a. Erritmo bizian kontatua, era askotako gertaerak tartekatzen dira: droga, manifestazioak, sexua, adiskidetasuna edota abortua. Hain zuzen ere, abortua da gertaera giltzarria. Neska protagonistak, Kixmik, ideologia sendo bat dauka, baina abortua gertatzen denean, zalantzak sortzen zaizkio eta amaren herrira itzultzea erabakiko du. Istorioa gau bakar batean gertatzen da, Urtezahar gau batean
Tres historias que exploran la intimidad, la memoria y las sombras que nos habitan
ARRATE EGAÑA GIMÉNEZ (Errenteria, 1963). Aspaldidanik Bermeon bizi da, eta hezkuntzan egiten du lan; hizkuntzen teknikaria da ISEI-IVEIn (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundean). Hogei bat narrazio liburu argitaratu ditu (Kixmi elurpean, 2005, Hizkuntza sekretuak, 2008, Giltza, 2011, besteak beste), eta literatur sari batzuk eman dizkiote, SM Baporea, Bilboko Emakume Kontari edo Lizardi saria, besteak beste. 2012an, narrazio liburu bat argitaratu du Paradisua izenburupean. Gidoigintzaren gaineko ikasketak ere egin ditu, eta Egia hau da idatzi duen lehenbiziko antzerki lana.