Irribarrez irakurtzen dira. Umorea dagoelako ipuin hauetan. Umore beltza, askotan, eta tragikoa. Adi-adi irakurtzen dira, bere laburrean, besteen elkarrizketa zatiak entzutearen kulpabilitate puntuarekin: hitzik galdu gabe. Presaka irakurtzen dira, idazlea ez baita luzamendutan ibiltzen. Hasieratik jartzen zaitu narratzailearen mende. Narratzaileak, emakumeak ia beti. Sexoen arteko gudua dute ardatz: maitasunaz, gorrotoaz eta mendekuaz dihardu, beraz, Arantxa Iturbe. Ez da ikusle neutral, orojakilea. Gatazkaren erdi-erditik idazten du, labur, zorrotz eta, batez ere, gaizto. Gero, Ipuin gehiagoren irrika eta gudu luzeagorako grina utziko dizkizu.
Tres historias que exploran la intimidad, la memoria y las sombras que nos habitan
Arantxa Iturbe Maiz (Alegia, 1964). Kazetaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. Euskadi Irratian lan egiten du. Bi ipuin-bilduma idatzi ditu orain arte: Ezer baino lehen (1992) eta Lehenago zen berandu (1995). 1999an, Ai, Ama! saiakera argitaratu zuen, antzerkirako egokitu zuena urte batzuk geroago. Horiez gain, haurrentzako ipuinak, irrati-nobelak, eta egunkari-artikuluak idatzi ditu.